Pasaeran ...
... barkatu eragozpenak
Antzerkia eta klowna batzen dituen ikuskizuna.
Heriotzaren trantzeari lasaitasunez eta sormenez beterik heltzeko modu bitxia.
​
Estreinaldia 2019ko maiatzaren 10ean izan zen, La Mola-ko Bosc de les escoles-en (Formentera)
INHÒSPIT Mostra de Noves Dramaturgies-en programazioaren barruan
​
Sortzen garen lehenengo egunetik iraungitze-data daukagula badakigun arren, oraindik ere, gure gizartean tabu izaten jarraitzen du heriotzak.
Ikuskizunaren gidoia, oinarritua dago Enric Benito onkologoak, heriotza prozesuaren fase ezberdinen inguruan, eskainitako hitzaldi batean. Zuzeneko musikaz eta olerkiez lagunduta, pailazoak eta antzezleak bat egingo dute bide hau igarotzeko.
Bundak diagnosi berria jaso berri du: ez dago irtenbiderik, hilzorian dago. Mor Bundaren kontzientzia da eta azken hau trantzea igarotzen laguntzea du helburu. Bundak, ordea, ez du joan nahi, oraintxe bertan ez datorkio batere ongi.
Bi pertsonaien arteko elkarrizketak Bundaren barneko gatazka isladatzen du. Era berean, honek, ukapenetik amore emateraino dagoen ibilbidearen lekuko izateko aukera eskeintzen dio entzuleari.
​
Fase bakoitzak bere poesía propioa dauka eta, oinarri horretatik abiatuta, Bundak eta Morrek emozioen bide sakonean murgiltzen lagunduko digute.
​
Bi zapi eta kitarra bat izango dira euren esku duten atrezzo bakarra behin betiko laxatzea eman arte.
​
Pailazoa barre eragitera ez datorren arren, agerian geldituko diren emozioen lagun izango dugu umorea antzezlan osoan zehar.
​
Ikuskizun honek, euren bizitzeko zein hiltzeko gaitasunak barrutik haztera eta bizitza maitatzera eraman gaituzten pertsonentzako omenaldia izan nahi du, eta baita egunero hiltzeko prozesu ederra laguntzen diharduen jendearentzako ere.
​
​
Mila esker, Elena. Eskerrik asko, Kiko.
Kontaktua
Esther Carrizo Carretero
Tel: + 34 678 11 58 20
E-posta: entransitoplm@gmail.com
31869 Eraso (Nafarroa)
​